XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burruka nola luzatzen zihoan ikusirik, Salicetik eta Gasparin-ek Napoleonen proposamendua onartzen dute, eta bere asmoa aurrera eramatera prestatzen dira.

Bataila zelaira gaixoti itxurako Artileri kapitaina zen Napoleon agertu zenean, bere ilaia luze bitxi harekin, kuriositatez begiratzen zioten, baina dena ongi aztertu ondoren aginduak ematen hasi zenean, denak konturatu ziren gixontxo hura ez zela edonor.

Agintariaren sena zuen.

Gerra, arte berezi bat da.

Hirurogei bataila egin ditudala segurtatzen dizuet; ba, ez dut deus ikasi, lehenengoan ez nekiena.

Hitzok Santa Elenan esan zituen, eta hau izan zen, Tolonekoa, bere lehen bataila hori.

Tolonek zituen defentsak ikaragarri onak eta indartsuak ziren.

Artileria, ingelesa zen eta bere inguruan, babesle gisan, espainol eta ingeles itsasarmada boteretsuak zeuden.

Iraultzaren terroreaz izuturik, Tolon Konbentzioaren aurka harmetan altxaturik zegoen, eta ingelesak bereziki zituen laguntzaile.

Hiriaren defendatzaileek ba zekiten jausterakoan nolakoa litzatekeen garaileen basakeria eta triskantza.

Ez zuten kupidarik izango.

Beraz, burruka hil ala bizikoa zen, eta dilema honek eman ziezaiekeen heroitasunaz, kuraiaz eman zioten aurrea Konbentzioaren soldaduei.